XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Andoni, igon dozu gora?
-Ez, hemen egon naz, eta Juanitok, mutur okerraz hemendik pasatu danean, inora joateko gogoak kendu deustaz.
-Ezer esan deutsu ala?
-Ez, niri ez, baina umeren batzuk basoan zeozer izetuta itxiko ebela esanez joan da gorantz.
-Holangorik!
Beti umeei errua!
-Iñaki, Txantxangorriri ez jakon ba ezer gertatuko, ezta?
-Ez, oso bizkorra da eta ihes egingo eban.
Biak euren alkarrizketan ebilzan bitartean sua amatatzea lortu dabe, eta ohera joateko ordua dala erabagi dabe.
-Bihar goizean ikusiko dogu zelan gelditu dan gure basoa.
Iñakik, lo hartu baino lehen, basoan kontu handiagoz ibiliko dala zin egin dau.